XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lan handia eman digu, benetan, liburuaren paratzeak.
Idazlanik gehienak aspaldidanik bilduta egon arren
Irudi, argazki eta ilustrazioen aldetik ere oreka hori lortzeko
Bi aldi izan ditu liburu honen historiak.
Lehenean idazlanik gehienak bildu ziren, baina hor zeuden Euskaltzaindiaren artxiboan lotan, babesleak huts egin bait zigun.
Iberduerok bere lepora bota zuenean liburuaren babesa hasi zen bigarren zorioneko aldia, laburra zinez, lasterketa baten azken metroak bezala.
Zati handi baten fotokonposaketa eginda zegoelarik, igazko Urriaren 14an egin zuen lehen bilera argitarapenarekin arduratu, zen batzordeñoak.
Hurrengo egunean hasi ziren maketazio lanak, baina aldaketak, kenketak eta gehiketak sartu behar zirenez, idazle batzuren eraginez edo lehen aipaturiko orekaren eskariz, hiru aldiz maketatua izan da liburua.
Azkenean, Abenduaren hiruan kaleratu zen 446 orrialde dituena.
Durangoko Azokan Abenduaren 6an aurkeztu bazen ere, eta gero Bizkaiko Diputazioan hil bereko 18an, beharrezkoa iruditu zitzaion Euskaltzaindiari gaur hemen, Arbietoko Egoitzan eskerroneko zerbait antolatzea.
Eta hau da, jaun andreok, gaur hemen burutu dugun ekintza.
Eskerrak, bada, Iberdueroko agintari jaunoi.